Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Izen ematea Memoriaren Parkea auzolandegian

Heme_2016

Ekainaren 3tik 30era  012 telefonoan, Berriozarko Udaleko webgunean edo Gaztegunean (17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera).

Gaztegune

Berriozarko Udalaren Gazteri Arloak auzolandegia antolatu du uda honetarako Memoriaren Parkean aritzeko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Auzolandegia abuztuaren 15etik 28ra eginen da, goizeko 10etatik 14etara Berriozarko Alde Zaharrean, Espartzeta izeneko eremuan, bertan aurkitu zirelako 1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko gotorlekuko presondegitik ihes egin zuten presoen gorpuak. Eremu honetan garbiketa eta txukuntze lanak eginen dira, baita beste jarduera batzuk ere: txangoak, hitzaldiak…

Partetzaile bakoitzak 20 euro eman beharko ditu auzolandegiaren lehen egunean fidantza gisa, jarduera bukatzen denean itzuliko dena.

Argibideak: infogazteguneberriozar.blogspot.com / 607 22 89 08

Volver arriba