Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2018ko maiatzak 31

2018ko Hiri-Udalekuak

Hiri kanpaldiaBerriozarko Udalak Hiri-Udalekuak antolatu ditu aurten ere, 2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira eta saioak abuztuaren 6tik 24ra eginen dira.

Izena emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 25etik ekainaren 1era. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo gure webguneko lotura honetan.


Errenta aitorpena Udaleko kultura arloan  edo posta elektronikoaren bitartez jasoko dugu (cultura@berriozar.es) .

Datak: ekainaren 4tik 8ra. Errenta aitorpena jasotzen ez badugu kopururik altuena kobratuko da.

Prezioak kalkulatzeko tarteak: (*Familiaren per capita errenta).

Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):

< 5000 –>  50 euro

5001 – 8000 –> 60 euro

8001 – 10000 –> 70 euro

10001 – 15000 –>  80 euro

15001 – 20000 –> 90 euro

>20001 –> 100 euro

Volver arriba