Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko martxoak 1

2019ko Ziklo Korala

Elkhos Ahots Taldeak zabalduko du “Nerea Aldunate” Ziklo Korala martxoaren 23an. Hilaren 30ean Baionako Enara Emakume Abesbatzak hartuko du lekukoa eta apirilaren 6an Berriozarko Elkarrekin Abesbatzak itxiko du aurtengo emanaldi zikloa.

Lehenengo bi kontzertuak arratsaldeko 7etan hasiko dira Entzunaretoan eta azkena 19:30ean. Sarrerak 2 eurotan eskuratu ahalko dira txarteldegian saioa hasi baino ordu bat lehenagotik.

Elkarrekin Abesbatzak eta Berriozarko Udalak antolatu dute Ziklo Korala, Nafarroako Abesbatzen Federazioak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta.

Zikloaren kartela

Volver arriba