2021. urteko hiri-udalekuak: Behin betiko inskripzioa
Ezin da jakin oraindik zein izanen den uda garaiko osasun egoera. Hala ere, Berriozarko Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 26tik abuztuaren 13ra, 2009 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira. Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.
Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 13tik 20ra. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo ⇒ webgune honetan.
Behin betiko izen-ematea maiatzaren 25ean eginen da 17:00etatik 19:30era Udaletxeko Kultura Arloan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Izena emateko orria.
- Aurtengo errenta aitorpena.
Prezioa errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Errenta aitorpenaren agiririk aurkezten ez bada, kopururik altuena kobratuko da.
Prezioak kalkulatzeko tarteak (*familiaren per capita errenta):
Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):
< 5000: 50 euro
5001 – 8000: 60 euro
8001 – 10000: 70 euro
10001 – 15000: 80 euro
15001 – 20000: 90 euro
20001>: 100 euro