Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko otsailak 24

2022/2023 ikasturteko eskola-aurrematrikulazioa

Foto noticia

Urtero bezala, heldu da familiek 3 urteko seme-alabak eskolan matrikulatzeko unea. Une garrantzitsua da, izan ere, bizitzako garairik garrantzitsuenean seme-alabek jasoko duten hezkuntza aukeratu behar da.

Udalak familiak animatu nahi ditu BERRIOZARKO ESKOLA PUBLIKOA aukera dezaten. Publikoaren alde egitea, dudarik gabe, apustu segurua da, gure eskolek urteetan demostratu duten kalitatearen aldeko apustua. Herrian zabalik dagoen eskola da, herriaren izate, identitate eta izaeraren alde lan egiten duena. Gure eskola sustatzea gure herriaren etorkizuna sustatzea da.

Beraz, animatzen ditugu familiak gure herriko bi ikastetxeak ezagutzera. Mendialdea I (IIP) eta Mendialdea II (D eredua)

Aurrematrikula egiteko epea:

MARTXOAREN 7tik 11ra. Argibide gehiago.

BERRIOZAR, KALITATEZKO ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE

Volver arriba