2022ko ekainak 27
2022ko Berriozarko jaietako kartelaren epaimahaiaren erabakia
Neike Martiartu Barroso berriozartarraren «Explosión de color – Kolore leherketa» izeneko kartelak iragarriko ditu 2022ko Berriozarko jaiak. Kartelean, erraldoien konpartsako maiordomoak agertzen dira, su artifizialek bilduta. Lan irabazleak 600 euroko saria lortu du.
Bestalde, tokiko saria, 300 euroan baloratua, Elur Martiartu Barrosoren «Mirando hacia los orígenes – Jatorrietara begiratzen» lanak jaso du.
Haurren mailan, Ana Villafranca Echarriren «zezensuzko» lanak irabazi du saria.
Zorionak irabazleei eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Kartel irabazlea: | Tokiko irabazlea: | Haurren kategoria: |