2023ko Berriozarko jaietako kartelaren epaimahaiaren erabakia
Jaione Mariñelarena Farea berriozartarraren « Dena prest, bakarrik zu falta zara!» izeneko kartelak iragarriko ditu 2023ko Berriozarko jaiak. Kartelak Berriozar izena erakusten du, bere letrekin jolastuz jaietako hainbat elementu erabiliz. Elementuek hainbat jai-ekitaldi erakusten dituzte, kolore asko erabiliz, mugimendua dakarren atzealde baten gainean. Lan irabazleak 600 euroko saria lortu du.
Bestalde, tokiko saria, 300 euroan baloratua, Neike Martiartu Barrosoren « Berriozarko sinboloak jaietan murgilduak – Los símbolos de Berriozar sumergidos en las fiestas » lanak jaso du.
Haurren mailan, Jone Salvatierra Mariñelarenaren «Guztiak batera me lo paso bomba» lanak irabazi du saria.
Zorionak irabazleei eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei.
| Kartel irabazlea: | Tokiko irabazlea: | Haurren kategoria: |
![]() |
![]() |
![]() |


