Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko maiatzak 30

2023ko Jaietako Kartel Lehiaketa

2023ko Jaiak iragartzeko proposamenak aurkezteko epea: maiatzaren 22tik ekainaren 5era. Lanak Berriozarko Udaletxeko Auzo Bulegoan aurkeztuko dira 9:00etatik 13:30era..

Foto noticia

2023ko OINARRIAK

1.       Lehiaketan Berriozarko jaiekin lotutako gaiak aurkeztuko dira. Egile bakoitzak, gehienez, 3 lan aurkeztuko ditu. Lanak jatorrizkoak izanen dira.

2. 2 kategoria izanen dira:

Haurrak: 14 urte baino gazteagoak

Helduak: 15 urte baino zaharragoak

3. Neurria: Helduen lanak: 30 x 42 cm, zutikako formatuan.

Lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira (luma-kartoia edo antzekoa)

Haurren lanak: 15 x 21 cm, zutikako formatuan.

4. Kartelen estiloa eta teknika libreak dira. Irabazleak multimedia-teknika erabiliz gero, Udalak lan irabazlearen kopia CD batean ematea eskatu ahalko dio.

5. Lan guztietan honako testua idatziko da:

Fiestas de Berriozar del 30 de agosto al 3 de septiembre de 2023

Berriozarko Jaiak 2023ko abuztuaren 30etik irailaren 3ra.

Lanak jatorrizkoak eta argitaratugabeak izanen dira.

Lehiaketatik kanpo geratuko dira baldintza horiek betetzen ez dituzten kartelak.

6. Kartelak Berriozarko Udaletxeko Auzo-Bulegoan aurkeztuko dira (Euskal Herria plaza, 1, 31013 Berriozar) maiatzaren 22tik ekainaren 5era, goizeko 9etatik 13:30era.

7. Kartelak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira egilearen sinadurarik gabe eta aukeratutako izenburua idatzita. Beste gutunazal batean, itxita eta izenburu bera idatzita, egilearen datuak sartuko dira: izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, adina, helbidea, herria eta telefonoa; baita aurkeztutako lanaren esanahiari eta motibazioari buruzko azalpen laburra ere.

8. Kartelaren izenburua gaztelaniaz, euskaraz edo bi eletan aurkeztuko da. Hizkuntza bakarra aukeratzen bada, Berriozarko Udalak itzulpena egiteko eskubidea izanen du.

9. Epaimahaia Kultur Koordinakundeko kideek eta langile teknikoek osatuko dute. Koordinakundeburua izanen da epaimahaiburua.

Kultur Teknikariak  idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du eta botorik ez)

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da eta ohiko hedabideen bitartez jakinaraziko da.

10. Sariak: helduen kategorian sariak eskudiruzko ordainketak izanen dira (izendun txekeak, dagokien PFEZ kenduta). Haurren kategorian, sariak herriko dendetan trukatzeko baleak izanen dira.

Helduak: 600 euro

Helduak (berriozartarrak): 300 euro

Haurrak: 150 euro

11. Berriozarko Udala izanen da saritutako kartelen jabea. Berriozarko Udalak kartel sarituen nahi adina erreprodukzio litografiko edo bestelakoak egin ahalko ditu, nonahi erabiltzeko, eta egileek ez dute inolako erreklamaziorik egiterik izanen.

12. Berriozarko Udalak erakusketa antolatuko du abuztuaren 16tik 29ra parte hartutako kartel guztiekin edo horietako batzuekin. Kartelak aipatu erakusketa bukatu eta hilabeteko epean itzuliko dira.

13. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Arau hauetan airreikusi gabeko edozein zalantza edo gorabehera epaimahaiak ebatziko du.

14. Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa.

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da. Tratamenduaren helburua lehiaketa kudeatzea eta garatzea da, publizitate instituzionala barne, eta hori guztia 679/2016 (EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluan oinarriturik. Titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta beste eskubide batzuk baliatzeko eskubidea izango dute, www.berriozar.eus webguneko pribatutasun-politikan edo Datuak Babesteko ordezkariaren helbidean, dpd@berriozar.es.,kontsulta daitekeen informazio zabalduan adierazten den bezala.

Ikus kartel lehiaketaren oinarriak

Volver arriba