Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko irailak 6

2024ko jaien balorazioa

Foto noticia

Berriozarko Udalak, lerro hauen bidez, abuztuaren 28tik irailaren 1era bitartean ospatu diren jaien balorazioa egin nahi du.

Hasteko, Udal Zerbitzu guztiak zoriondu nahi ditugu jaien aurretik, bitartean eta ondoren egindako lanagatik, eta une oro herria prest mantentzeko ahalegina eginez, ekitaldi guztiak behar bezala egin daitezen, eta, bereziki, garbiketa-zerbitzuari eskerrak eman nahi dizkiogu, goizero egiten duen lan neketsuagatik.

Nola ez, kultur, kirol, gazte, peña eta gizarte talde guztien lana aitortu nahi dugu, programazioa beren jarduerekin osatzen lagundu baitute, gure kaleak eta plazak animatuz.

Era berean, jaien bitartean egon den giro ona eta alaitasuna nabarmendu nahi dugu; txupinazoa, orkestrak, kontzertuak, folklore jaialdiak, dantzak, jotak, KIKI BALL, flamenkoa eta haurrentzako hainbat jarduera bezalako ekitaldi jendetsuekin.

Eguraldi txarra izan arren, alternatibak bilatzen eta ekitaldirik bertan behera ez uzten saiatu gara. Eskertzen dugu programak jasan dituen aldaketek izan duten harrera ona, jendeak ulertzen jakin duena.

Jaietan izandako eraso sexistei dagokienez, badakigu intentsitate txikiko eraso batean protokoloaren arabera esku hartu zela eta ez da intentsitate handiko erasorik izan. Bereziki Berriozarko Talde Feminista nabarmendu nahi dugu, jaiei egindako ekarpenagatik, 24 orduetan salaketa-telefono bat aktibo mantendu baitu, jaiak emakumeentzako leku seguruagoa bihurtuz. Eskerrik asko eta zorionak emakume horiei guztiei egindako lan bikainagatik!

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, Eguzki, Euskal Herria eta Nafarroako Emaileen plazako zein Ilargi Pistako musika-guneetatik gertu bizi diren bizilagunei, festa-jardueren eta zarataren zama handiena jasaten baitute.

Oro har, Berriozarko Udalak oso balorazio positiboa egiten du gure herriko jaietan bizitakoaz, ekitaldi guztietan parte-hartze handia eta giro oso ona azpimarratuz.

Volver arriba