2021eko abenduak 23
Abenduaren 26a, Done Eztebe Eguna
Igandean, abenduak 26, Done Eztebe eguna ospatuko da. 12:30etik aurrera Txori Zuri eta Hulargi dantza taldeen ikuskizunak izanen ditugu Alde Zaharrean.
Arratsaldean Berriozarko Doinua Musika Bandaren ohiko kontzertua izanen da. Errepertorioan abesti herrikoiak eta gabonetako kantak izanen dira. Sarrerak 3 euro balio du eta 18:00etatik aurrera eskuragarri daude online edo egunean bertan leihatilan.