Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko abuztuak 22

Gerra Zibilean errepresaliatu baten gorpuzkiak entregatzeko ekitaldia

Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria den Ana Ollo, buru izan da gaur goizeko ekitaldian. Bertan, senideei eman dizkie Ignacio Francisco Caneda Deza anarkista gaztearen gorpuzkiak.

Foto noticia

Ekitaldia Berriozarko alde zaharreko enparantzan izan da, han ehortzi baitzuten, beste hogei lagunen gorpuekin batera, San Kristobal Gotorlekuan 1936ko azaroaren 1ean fusilatu ondoren. 2022ko martxoan, Txinparta-Fuerte de San Cristóbal elkarteak Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Planari aurkeztutako txosten batean oinarrituta, Nafarroako Memoriaren Institutuak hobi horretatik gorpuak ateratzeari ekin zion, Aranzadi Zientzia Elkarteko talde teknikoarekin batera.  Ekitaldian izan dira Nafarroako Parlamentuko kideak, Berriozarko Udaleko agintariak, memoria elkarteetako ordezkariak, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Nasertic laborategiko talde teknikoak eta biktimaren senideak.

Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria den Ana Ollo, buru izan da gaur goizeko ekitaldian. Bertan, senideei eman dizkie Ignacio Francisco Caneda Deza anarkista gaztearen gorpuzkiak. Caneda Estatu Batuetan jaio zen, eta bere aktibismo politikoa zela eta, preso sartu zuten San Kristobal Gotorlekuan 1936ko ekainean. Gerra Zibil garaian ihes egiten saiatu zen, baina harrapatu eta fusilatu egin zuten.

Berri osoa 

Volver arriba