Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko urtarrilak 11

Album ilustratuen erakusketa: Etxepare Saria

Nafarroako hainbat toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, Etxepare saria banatzen dute urtero, haurrendako album ilustratuen euskarazko sorkuntza sustatzeko helburua duena.

Toki entitateek egileak lagundu eta Pamiela argitaletxeak lan sarituak argitaratzen ditu; dagoeneko 14 album, osotara.

Orain arte plazaratutako liburu guztien erakusketa Berriozarko Kulturgunean egonen da urtarrilaren 11tik 23ra.

Erakusketa ikusteko orduak:
– Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara
– Larunbatetan 17:00etatik 19:00etara
– Igandean itxita

Volver arriba