Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko azaroak 28

Antzerkia euskaraz: “Manifestu bat”

Igande honetan, abenduak 15, Beheko Larraine konpainiak “Manifestu bat” antzezlana eskainiko digu Entzunaretoan, arratsaldeko 7etan hasita. Sarrerak txarteldegian salgai 5 euroan 18:00etatik aurrera.

Sinopsia:

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez  denak,  azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Volver arriba