Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko otsailak 25

Arau Subsidiarioak aldatzeko proposamena joko eta apustu-aretoak erregulatzeko

Herritarrek parte hartzeko aurretiko prozesua

Berriozarko udal dermioan joko eta apustu-aretoak erregulatzeari eta ludopatiari aurre egiteko neurriei buruzko ordenantza bidean dago. Gizarte mugimenduak eta udal talde politikoek sustatuta, gaia Hiri-Espazioko Batzordearen 2019ko urriaren 23ko bileran landu zen eta ordenantzaren testuaren hasierako onarpena Udalbatzaren 2020ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran adostu zen. Orain, hirigintzaren ikuspuntutik, egokitzat jo da gaia Arau Subsidiarioetan ere txertatzea.

Prozedura mota horrek parte-hartze publikorako aurretiko prozesua zabaltzea eskatzen du, gaiari buruz herritarrek dauzkaten iritziak jasota, erabilera-araudi berriak herritarren benetako eskaerei erantzun diezaien.

Beraz, parte-hartze publikoari hasiera ematea proposatu da, zehazki Hiri-Espazioko Batzordearen 2020ko urtarrileko bileran proposatutako 15bis artikuluaren oinarria den testuari buruz.

Proposatu den aldaketaren helburua da ordenantza osatzea eta Berriozar osoan bateraezinak izan daitezen, batetik, apustu eta sariak eskaintzen dituzten joko aretoak, ludopatia sortzaileak baitira, eta, bestetik, bizitoki, kirol, hezkuntza, erlijio edo laguntza motako erabilera xehatua duten lokalak.

IRADOKIZUNAK AURKEZTEKO :

Iradokizunak urbanismo@berriozar.es helbide elektronikora bidaliko dira, mezuaren gaian zera idatzita: “JOKOAREN ERABILERARAKO ARTIKULUARI BURUZKO IRADOKIZUNAK”

Iradokizuna bidaltzean, argi identifikatuko da egilea den pertsona edo erakundea.

IRADOKIZUNAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:

2020ko martxoaren 16a

ERANTSITAKO AGIRIAK:

Erabileren aldaketa ikusi. (Gaztelaniaz)

Volver arriba