2019ko irailak 6
Argazki lehiaketaren arauak “Berriozarko Jaiak 2019”
- Parte-hartzaileak: Argazki lehiaketa honetan norknahi parte har dezake, mugarik gabe. Pertsona bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
- Gaia: Gai bakarra honakoa da: Berriozarko Jaiak 2019. Lanak orginalak eta argitaragabeak izanen dira.
- Lanen ezaugarriak: Argazkiak 20x30cm-ko euskarri batean aurkeztuko dira, gutxi gorabehera (kartoi mehea edo kartoia). Argazkiaren gehienezko neurria euskarriarena izanen da.
- Lanak nola aurkeztu: Argazkiak Berriozarko Udalaren Auzo-bulegoan aurkeztuko dira, IRAILAREN 9tik 20ra, 8:00etatik 14:00etara. Argazki bakoitza, gutunazal itxi batean aurkeztuko da. Bertan idatziko dira argazkiaren izenburua eta “2019ko Jaietako Argazki Lehiaketa” esaldia. Barnean argazkia eta bigarren gutun-azal bat sartuko dira. Bigarren gutun-azalean, kanpoan, argazkiaren izenburua idatziko da eta parte-hartzailearen datu pertsonalak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Egileak hizkuntza bakar bat erabiltzen badu, Berriozarko Udalak izenburuaren itzulpena egiteko eskubidea izanen du. Nahi izanez gero, izenburuari buruzko azalpena ere aurkeztu ahalko da. Irabazleek, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, euskarri informatikoan bidaliko dituzte argazki irabazleak.
- Epaimahaia: Epaimahaia Berrizarko Kultur Koordinakundeko hainbat kidez eta herriko argazkilari edo artistek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. Epaimahaiak erabaki ahalko du edozein zalantzaren, ustekaberen edo arauen interpretazioren gainean.
- Sariak: 250 euroko sari bat eta 60 euroko 4 akzesit.
- Lanen jabetza. Lanak erakustea eta itzultzea: Saritutako argazkiak Berriozarko udalarenak izanen dira. Berriozarko Udalak saritutako argazkiak erakutsi eta kopiatu ahalko ditu eta egileek ez dute horregatik egile-eskubiderik eskatzerik izanen. Aurkeztutako lan guztiak irailaren 30etik urriaren 11ra erakutsiko dira. Erakusketa bukatu eta gero, egileek saritu gabeko argazkiak jaso ahalko dituzte.
- Oharrak: Leiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.