Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko abuztuak 25

Artisautza-erakusketa

Berriozarko Udala artisautza-erakusketa bat antolatzen ari da irailaren 18rako, Berriozarko pertsonek egiten dituzten artisautza lanak erakusteko. Asmoa Berriozarko pertsonok egiten ditugun artisau-lanak erakustea da.

Erakutsi beharreko generoa norberak sortu behar du, eta pertsona bakoitza arduratuko da antolakuntzak ezarritako arauak betetzeaz.

Erakusketaren ordutegia 10:30etatik 14:00etara izango da eta postuen muntaia 9:00etatik aurrera Eguzki Plazako arkupeetan.

Norberak ekarri beharko du bere postua muntatzeko behar duen guztia, Udalak lekua bakarrik uzten du.

Interesa baduzu, irailaren 5era arte eska dezakezu parte hartzeko, produktuaren deskribapena eta argazkiak mezu elektroniko honetara bidaliz: artesaniaberriozareskulangintza@hotmail.com 

Egungo egoera kontuan hartuta, postu-kopurua mugatua izango da, osasun-arauak errespetatu ahal izateko. Eskari handia badago, barietatean oinarritutako hautaketa egingo da, eta lehentasuna emango zaie aurretik parte hartu ez duten sortzaileei.

Volver arriba