2018ko abuztuak 1
Autodefentsa Feminista Lantegia
Berriozarko Udalak eta Talde Feministak emakumeei zuzendutako Autodefentsa Feminista Lantegia antolatu dute. Lantegiaren helburuak dira eraso mota ezberdinak identifikatzea, autodefentsaz aritzea, erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea eta indarkeriaren inguruko bizipenak partekatzea; elkarri entzunez eta norberaren beldur eta emozioei buruz hitz eginez.
Berriozarko Gaztegunean eginen da abuztuaren 20an eta 22an, arratsaldeko 16:30etik 20:30era (saioak ele bitan eginen dira).
Dohainik eman ahalko da izena abuztuaren 2tik 19ra, 012 telefonora deituz edota link honen bitartez: www.berriozar.eus