2019ko abuztuak 8
Autodefentsa Feministako Lantegia
Urtero bezala, Berriozarko Udalak emakumeei zuzendutako Autodefentsa Feministako Lantegia antolatu du. Abuztuaren 26an eta 27an eginen da 16:00etatik 20:00etara Berriozarko Gaztegunean. Emagin Elkarteak gidatuko du (Aiora Epelde).
Izena emateko deitu zenbaki honetara 948 012 012 edo sakatu hemen. (Datorren astelehen 12tik aurrera)
Lantegian eduki hauek landuko dira:
- Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zein dira gure bizipenak horien aurrean? Nola identifikatu erasoak?
- Gure eskubideen gainean kontzientziatu eta gure erantzukizun eta gaitasunen inguruan hausnartu.
- Emozioak. Beldurra. Noiz sentitzen dugu? Nola egin aurre?
- Emakumeon kontrako indarkeria. Zein dira erroak? Zergatiak.
- Erantzuna. Zergatik ez dugu erreferenterik? Nola erantzun indarkeria egoerei? Emakumeok indarkeria identifikatzen ikasteko eta horri erantzuteko trebakuntza; modu kolektiboan (emakumeon arteko elkartasuna eta eraiki beharreko emakumeon arteko harreman motak) zein banakakoan (autoestimua eta erasoetatik arrakastatsu ateratzeko estrategiak).