Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2016ko uztailak 21

Balioespen-Txostena berrikusteko proiektua

Berriozarko Udalbatzak, 2016ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, besteak beste, honakoa erabaki zuen:

Lehena.- Balioespen-Txostena berrikusteko proiektuaren informazio publikorako izapidea martxan jarri eta, horretarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko editu-taulan argitaratu. Hortaz, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri eta biharamunetik hasita, interesdunek nahi dituzten alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahalko dituzte. (141. aldizkaria-2016ko uztailaren 21a). Epea: Uztailaren 22tik abuztuaren 16ra, biak barne.

Bigarrena.- Balioespen-Txostena erakusteko udal bulegoa Katastro Atala izanen dela ezarri (Berriozarko Euskal Herria plaza 1, behea).

Hirugarrena.- Epea bukatuta, alegazioak, horrelakoak badira, eta horiei buruzko udal txostena Nafarroako Gobernuaren Lur-Ondasunen Zerbitzura bidali eta Zerbitzu horri eskatu ahalik eta lasterren Batzorde Mistoa eratzea erabaki dezan.

Laugarrena.- Batzorde Mistoko udal ordezkariak izateko honako zinegotzi hauek izendatu: Raúl Maiza González jn., María Carmen Nadales Ramírez and. eta Pilar Moreno De la Chica and.”

Volver arriba