Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea

Berriozarko Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, Berriozarko udal-mugarteko ondasun higiezin guztiei dagokien udal-balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea erabaki zuen.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Berriozarko balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. (Maiatzaren 19ra arte).
Epe horretan, balorazio-ponentziaren proiektua interesdunen eskura egongo da, udal-bulegoetan kontsulta dezaten, bai eta esteka horren bidez ere (egin klik hemen). Interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.