Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko ekainak 2

Bando: Donibane Sua, 2023: Baimendutako guneak

Foto noticia

Tradizioa den moduan, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hauek prestatu dira horretarako: Artiberri (txakurgune ondoko partzela) eta Gipuzkoako etorbidea (Carioca Hotela zegoen partzela). Su horietarako toki espezifikoak egonen dira (markatuak egonen dira) eta, beraz, udalak su kopuru zehatz bat baimenduko du soilik. Udalak su horiek egiteko egurra utziko du eta su guztiak erabilera komunerako izango dira. Debekatuta egongo da aipatutako su horietatik aparte beste su batzuk sortzea.

Bi eremu hauetan zona errespetatzea eta zaintzea eskatzen da, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekua erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitzak behar duen edukiontzia erabiliko da. Gauean sua ongi itzalita geratuko da

Basoa pasealekua erabili ahalko da afariak egiteko, ez suak pizteko. Basoa pasealekuan ez da surik eginen lurrean, tresnen gainean baizik, hau da, barbakoak edo su txikiak erabilita. Honetarako eremua Musika Eskolatik Eguzki plazaren kioskoraino sartzen da. Erabiltzen den eremua garbi utzi behar da, horretarako Iruñerriko dauden edukiontziak baliatuz.

Euskal Herria Plazan “Akelarrea” ospatuko da, ikuskizun partehartzailea, 21:00etatik aurrera. Ikuskizun honetan parte hartzera dei egiten dugu.

Volver arriba