Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko urtarrilak 28

Bando – Mendialdea ikastetxe publikoaren 50. urteurrena

Mendialdea Ikastetxearen 50. urteurrenari buruzko bandoa.

Foto noticia

Gure herria ospakizunetan dagoela. Mendialdea Ikastetxe Publikoak 50 urte bete ditu. 70eko hamarkadan sortu zen ikastetxe moderno hura, eskola sakabanatuak elkartzeko helburuz, gaur egun Berriozarko eta inguruko herrien bihotza bihurtu da; Berriobeiti, Xulapain eta Iza Zendea.

Mende erdi geroago, Mendialdea ez da eraikin bat soilik; kalitatezko eskola publikoa gizarte aske, plural eta berdintasun-aukeretan eraikitzeko tresnarik onena dela erakusten digun adibide bizia da. Arrakasta hori ez da kasualitatea, gure herriaren etorkizuna eta oraina egunero zaintzen dituzten funtsezko hiru zutaberen ahaleginaren emaitza baizik.

Gure Eskolaren Hiru Zutabeak:

  • Irakasleak: Beren bokazio mugagabeagatik eta garai berrietara egokitzeko duten gaitasunagatik, haien onena emanez. Haiek zabaltzen dituzte belaunaldi berrien gogoak, balioetan, gure nortasunarekiko errespetuan eta gure hizkuntza-ereduen aberastasunean heziz.
  • Irakasle ez diren langileak: administrazioa, garbiketa, sukaldea, mantentze-lanak eta zerbitzuak. Askotan ikusten ez den funtsezko motorra, ezinbestekoa dena. Haien eguneroko lanari esker, ikastetxea leku segurua, erosoa eta funtzionala da, ikaskuntza posible izan dadin.
  • Komunitatea: Gurasoen inplikazio historikoa, eskola publikoa eboluzionatzera bultzatu duena. Mendialdea gure herriaren errealitatearekin eta beharrekin lotuta mantentzen dutenak dira, bere parte-hartze aktiboa eta etengabeko babesaren bidez.

HORREGATIK GUZTIAGATIK,

Alkate gisa, gonbidatzen zaituztet parte hartzera larunbat honetan Mendialdea Ikastetxe Publikoan eginen diren urteurreneko ekitaldietan. Ikasgela horietan ikasi zenutenok zein gaur egun modu batera edo bestera eskola horren parte zaretenoi.

Jarrai dezagun kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde egiten, gure eskoletan gaur egiten dugun lana hurrengo belaunaldientzako etorkizun hobe baten bermea baita.

Aurrera Mendialdea!

MENDIALDEA IKASTETXE PUBLIKOAREN 50. URTEURRENA

Volver arriba