Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko abuztuak 21

Bandoa: Bigantxen neurri solteak Berriozarko jaietan

Foto noticia

1. Bigantxen ikuskizuna gure jaietako ekitaldirik arriskutsuena da eta, horregatik, zorrotz-zorrotz jarraitu behar zaie arautzen duten neurriei eta gogo eta jokaera onez bete. Horrela eskatuko da irmotasun osoz.

2. Bigantxen ikuskizunaren ibilbidean dauden eraikinen jabe edo maizterrak izanen dira etxaurretan dauden balkoien segurtasunaren erantzuleak. Beraz, ez dute onartuko balkoietan segurtasunez bildu daitekeena baino jende gehiagorik eta, balkoiak egoera onean daudela ziur ez badakite, ez dute inor erabiltzen utziko.

DEBEKUAK:

1. Udaltzainek espresuki debekatzen dituzten ibilbideko gune edo lekuetan egotea.

2. Bigantxak atera aurretik, ibilbide osoko txoko edo angelu hiletan babestea.

3. Ibilbidean mozkortuta edo jaian egokia ez den moduan egotea.

4. Bigantxen ikuskizuna behar den moduan egiteko oztopo diren gauzak eramatea.

5. Ibilbidean gelditzea eta langa edo hesietan geratzea ikuskizunean parte hartzen ari direnen korrikaldia edo babesa oztopatzeko moduan.

6. Hamasei urtetik beherakoak ibilbidean egotea. Debekua hausten bada, gurasoak edo legezko tutoreak izanen dira erantzuleak.

7. Bigantxak heldu, astindu edo zigortu eta, txiliaketan, animalien irteera edo biltzea oztopatzea.

8. Hesian esertzea edo kanpoaldetik hesira igotzea, modu horretan korrikalariak babestu ahal izatea oztopatzen baita.

Bigantxen ikuskizunaren gaineko arau-hausteak ahalik eta zorrotzen zigortuko dira, indarrean dauden legeei jarraiki. Arau-hausteek bestelako erantzukizunak ere ekarri ahalko dituzte.

Inor ez dago parte hartzera behartuta. Parte hartzeak arriskua dakar, dudarik gabe, norberak bere gain hartzen duen arriskua, libreki. Beraz, Udalak ez du inolako erantzukizunik izanen gerta litezkeen istripuen ondorioak direla eta.

Volver arriba