2024ko abuztuak 7
Bandoa – saltzaile ibiltariak

Jostailu dendei eta jaietan Berriozarrera etor litezkeen saltzaile ibiltariei jakinarazten zaie salgai dauzkaten gauzak Berriozarren eskaintzerakoan, behean aipatzen diren jarraibideak bete beharko dituztela:
- Salmenta ibiltaria egiteko Udalaren esanbidezko baimena behar da, Udaletxean eskatu beharko dena. Baimena ikusgai jarri beharko dute eta pertsonala eta besterenzina izanen da. Baimenaren jabeak emandako lekua erabiliko du, ez besterik; eta ezin izanen da beste leku batera joan, horretarako espresuki baimenik ez badu.
- Adinez txikikoei ezin zaie saldu edo eskaini osasunerako edo segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen gauza edo produktuak: tabakoa, edari alkoholdunak, e.a.
- Ezin da saldu edo eskaini ibilgailu ofizialek erabiltzen duten sirenaren antzeko soinua duten megafonorik edo turutarik.
- Ezin da erabili laserdun erakuslerik
- Ezin da saldu edo eskaini piroteknia-gairik, laserdun erakuslerik ezta balin edo PVC boladun pistolarik ere. Halaber, ezin da saldu imitaziozko armarik kanpoko ezaugarriengatik benetakoak diren ala ez zalantza sor dezaketenak, ezta erabiltzaileak zein gainerako pertsonak zauritu ditzaketen jostailuak ere.