2024ko urriak 3
BANDOA TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK

Altzariak eta etxetresnak kalean uzteak kalea itsusten du eta ez du zutaz ezer onik esaten.
Auzokideei gogoratzen diegu debekatuta dagoela altzari, etxetresna edo trepeta zaharrak kalean botatzea, baita zaborrontzietan edo zaborrontzien ondoan uztea ere.
Mankomunitateak badu tamaina handiko hondakinak jasotzeko zerbitzu berezia. Horren bidez, etxetik bertatik Jasotzen dituzte, aurretik 948302898 telefonoan edo www.mcp.es orrian eskatuta. Edo Emauseko Trapuketarikin harremanetan jarri.
Arau-hausteagatik ordaindu beharreko zehapena: 750 euro eta 3.000 euro arteko isuna.