2017ko apirilak 27
Baratze ekologikoak Berriozarren erroldatutako pertsonentzat.
Berriozarko Udalak aisialdirako 50 baratze ekologikok osatutako bigarren multzoa prestatu du. 24 baratze emakumezkoei banatuko zaizkie, beste 24 gizonezkoei eta 2 baratze desgaitasun funtzionala %33 edo handiagoa dutenei.
Berriozarren erroldatutakoek maiatzaren 4tik aurrera egin ahalko dute eskaera, baratze ekologikoa landu nahi badute. Etxebizitza unitate bakoitzak eskaera bakarra egin ahalko du. Eskaera bat baino gehiago jasotzen bada, soilik lehenengoa kontuan hartuko da.
Izena emateko epea maiatzaren 17an bukatuko da. Eskaera webgune honetako egoitza elektronikoan edo 012 (948012012) telefonoan egin beharko da.
Eskaera guztiak jaso eta gero jakinaraziko da baratzeen zozketa noiz eginen den, Udaletxean eta jendaurrean.