Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko martxoak 31

Baso-suteen arriskuei aurre egiteko autobabesari eta suteen kontrolari buruzko prestakuntza-ikastaroak

Foto noticia

Aldaketa klimatikoaz eta, bereziki, suteez kezkatuta, gero eta ugariagoak baitira edozein eremutan, Berriozarko Udala suteen aurkako plan bat prestatzen ari da.

Era berean, eta horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak, NextGeneration EUk finantzatuta, prestakuntza ikastaro batzuk prestatu ditu baso-suteen arriskuaren aurrean autobabesari eta sute-hasieren kontrolari buruz.

Prestakuntza doakoa da parte-hartzaileentzat, eta 18 eta 65 urte bitarteko pertsona aktiboentzat eta langabeentzat da, baso-suteen autobabesari buruzko prestakuntza hobetu nahi eta herrian sor daitezkeen berehalako laguntza-taldeetako kide izan nahi dutenentzat.

30 orduko prestakuntza hori hainbat lanalditan eginen da, eta ikastaroak apirilaren 17tik azaroaren 16ra bitartean egitea aurreikusten da.

Ikastaro hauetan izena eman nahi baduzu, berriozar@berriozar.es  helbidera idatzi, bertatik koordinatuko baititugu ikastaroak emanen diren parte-hartzaileen kopurua, lekua eta datak.

Prestakuntza eta lankidetza nahi badituzu, eman izena, zure aukera da.

Volver arriba