BERRIKILAN: Deialdia ZAINTZAILE LAGUNTZAILE SOZIOSANITARIO hiru lanpostu betetzeko, Berriozarko Adinekoen Udal Zentroan garatzen diren Landa Eremuko Eguneko Zentroko eta Familia Autonomia eta Errespetua Sustatzeko programetarako. (Berrikilan, S.L. enpresa publikoak kudeatzen ditu)
Prozesuaren behin-betiko emaitzak eta izendapen-proposamena argitaratuta

Deialdi honen xedea Berriozarko Iruñalde Landa Eremuko Eguneko Zentroko zaintzaile languntzaile soziosanitario izateko hiru lanpostua hautatzea da, lan-kontratu mugagabe baten bitartez, Berrikilan, S.L. enpresa publikoak kudeatua. (Iragarkia ikusi)
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 6tik 21era arte, biak barne.
Eskabideak aurkezteko, posta elektronikoa bidali beharko da poliberriozar@berrikilan.es helbidera. Mezuan I. eranskina erantsiko da, beteta eta sinatuta. Eranskin hau web orritik deskarga daiteke. Posta elektronikoa bidaltzen dutenek bidalketaren berri jasoko dute 24 orduko epean. Epe horretan erantzunik jasotzen ez badute, Berrikilanekin harremanetan jarri beharko dute (aurrez aurre edo telefonoz). Eskabideak presentzialki aukeztu daitezke baita ere, 10:00etatik 13:00etara, Berriozarko Udal kiroldegian.
Onartuen behin-betiko zerrenda.
Proba teorikoaren behin-behineko emaitzak.
Erantzunen txantiloia zuzenduta 2023/01/16.
Proba teorikoaren behin-behineko emaitzen hutsen zuzenketa.
Proba teorikoaren aurkako alegazioen ebazpenaren ziurtagiria
Proba teorikoaren behin-betiko emaitzak
Bigarren proba egiteko deialdia
Bigarren probaren behin-behineko emaitzak
Merezimenduen behin-behineko emaitzak
Merezimenduen behin-betiko emaitzak