Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko martxoak 2

Berrikilan eta Usalanda enpresa publikoen kontu-ixte positiboa

Berriozarko Udalaren Berrikilan eta Usalanda enpresa publikoen 2018. urteko ekitaldi ekonomikoak balantze positiboa izan du.

Kirol instalazioak eta adinduen udal zentroa kudeatzen dituen Berrikilan enpresak 18.116,69 euroko emaitza positiboa lortu du. Mendialdea eskolaren eta udal eraikinen garbiketaz arduratzen den Usalanda enpresak 155,76 euroko emaitza positiboa lortu du.

Bi enpresak berriozartarrei zerbitzua emateko kudeaketa-tresna sendoa dira.
Volver arriba