Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko urriak 8

Berriofolk IV

Foto noticia

Datorren urriaren 11n, Berriofolk IV jaialdiaren IV. edizioa ospatuko da Berriozarren. Bertan, bederatzi taldetako 150 dantzari baino gehiago elkartuko dira eta gustu guztietarako estilo desberdinak eskainiko dituzte.

Ekitaldia herriko Txori Zuri Dantza Taldeak antolatu du Berriozarko Udalaren laguntzarekin. Era berean, auzotar askoren laguntza altruista nabarmendu nahi da, taldeen bazkari eta egonaldiak prestatzeko.

Euskal Herriko dantza tradizionalez gain, Erriberako makil dantzak eta Nafarroako gaita eta txistu beste hainbat pieza ikusteko aukera izango da, baita dantza flamenkoa ere. Aurtengo nobedadea Kataluniako Pastorets de Vilanova i la Geltrù (Bartzelona) taldearen parte hartzea izango da.

Ez galdu Berriozarko kultur aniztasunaz eta folkloreaz gozatzeko aukera hau.

Volver arriba