“Berriozar Herria” Saria
Maiatzaren 26an, Berriozarko Egunaren bezperan, ekitaldi bat izango dugu herrian, KIROLEAN EMAKUMEEI balioa emateko.
“Berriozar Herria” Sariak hainbat kirol modalitate egiten dituzten emakumeei leku bat eman nahi die, ikusarazi, aitortu eta protagonismoa eman. Normalean emakume askok parte hartzen ez duten kirolak egiteak, edo komunikabideetan ikusgarritasunik ematen ez zaienak, batzuetan zaildu egiten du lehiaketa propioak egitea, besteak beste. Ekitaldi honek emakumeak kirolean ahalduntzeko bultzada izan nahi du.
EGITARAUA:
18:00-19:00. Probatu eta jolastu pilotan eta herri kiroletan. Haur eta gazteentzako saioa
19:00. Emakume Master Cup. III. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa
Olatz Arrizabalaga – Irati Zabala
Amaia Aldai – Leire Galeano
19:40. Herri kirol txapelketak
Arpana
Maila nagusia/Absoluto: 8 epai 45 ontzako pago enborrari (1,05m)
- Uxue Rodriguez – Nerea Huarte (Iruñea-Elkarte)
- Saioa Izura – Irati Agirre (Berriozar)
- Irune Biurrun – Lucia Etxeberria (Antsoain-Goizueta)
- Alaitz Gonzalez – June Etxeberria (Txantrea)
- Helena Rabal – Karol Txurruka (Atarrabia)
Sub23: 8 epai 36 ontzako pago enborrari (0,84m)
- Irati Aguas – Elur Martiartu (Berriozar)
- Maider Biurrun – Irune Ansa (Antsoain)
- Maider Ruz – Araitz Mendioroz (Antsoain)
Harrijasotzea. Lau arroako harri bola (50kg), 2 minutuz altxaldi gehien.
- Isabel Vives (Berriozar)
- Iranzu Fierro (Berriozar)
- Maika Iraizoz (Zenotz)
- Nerea Arruti (Urnieta)
- Ane Zapirain (Astigarraga)
- Ane Cestau (Barañain)
- Paola Huarte (Iruñea)
- Amaia Lumbreras (Iruñea)
- Miren Murguiondo (Etxarri-Aranatz)
Txingak: 30 kiloko txingekin, plaza gehien.
- Ainara Maeztu (Iruñea)
- Miren Murguiondo (Etxarri-Aranatz)
- Iranzu Fierro (Berriozar)
- Esti Gastearena (Sunbilla)
- Ohiane Martin (Iruñea)
- Ane Urresti (Mutriku)
- Claudia Cobos (Zizur)