Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko ekainak 23

Berriozar Harro, Sexu Askatasunak eta LGTBI+ Harrotasuna

Sexu Askatasunen eta LGTBI+ Harrotasunaren aldeko Aldarrikapenen Eguna ospatuko da Berriozarren, ekainaren 27an, 19:00etan.

Foto noticia

Sexu Askatasunen eta LGTBI+ Harrotasunaren aldeko Aldarrikapenen Eguna dela eta, ekainaren 27an, 19:00etan, Berriozarko Udalak Felix Lizarraga artistaren eskultura bat inauguratuko du udaletxean bertan, sexu eta genero aniztasunari babesa emateko keinu sinboliko gisa.

Ekitaldiaren aurkezpena Divina Comediak egingo du, Txaro Beguéren poema bat irakurriko du eta 23:00ak arte luzatuko da musika pintxada batekin. Ekitaldi honek elkargune eta aitortza kolektiboa izan nahi du, eta Berriozar anitz eta berdinzale bat sendotzen jarraitzera gonbidatu nahi du.

Volver arriba