Berriozarrek eraso sexisten aurkako protokoloa indartu du jaietan
Berriozarko Udaleko Berdintasun Sailak jaietan eraso sexistei aurre egiteko prebentzio kanpaina eta protokoloa aurkeztu ditu aurten ere. Ekintza batzuk Berriozarko Talde Feministarekin lankidetzan egin dira, indarkeria matxistarik gabeko ospakizunen aldeko konpromiso kolektiboa indartzeko.
Berriozarko Udaleko Berdintasun Sailak jaietan eraso sexistei aurre egiteko prebentzio kanpaina eta protokoloa aurkeztu ditu aurten ere. Ekintza batzuk Berriozarko Talde Feministarekin lankidetzan egin dira, indarkeria matxistarik gabeko ospakizunen aldeko konpromiso kolektiboa indartzeko.
Arreta-guneak eta baliabide aktiboak
Aurten, 24 orduko arreta telefono bat jarriko da berriro, kartel ofizialetan ikusteko moduan, eta Puntu More bat jarriko da txosnetan, gune seguru bat, erasorik izanez gero informazioa, arreta eta laguntza emateko.
Berritasuna: Aurrez aurreko arretako ordutegiak luzatu dira Puntu Morean:
Ilargi plaza
Abuztuaren 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata), 00:00etatik 05:00etara.
Sentsibilizazio-ekintzak
Kanpainak jai seguruak eta berdintasunezkoak sustatzeko hainbat ekimen biltzen ditu:
- Protokoloa zabaltzea eta kartelak banatzea funtsezko espazioetan: tabernetan, peñetan, etxabeetan, txosnetan, etab.
- Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratzea.
- Peñen eta txosnen barretan lan egingo duten pertsonentzako prestakuntza espezifikoa.Saio horretan, erasoei aurre egiteko moduari buruzko informazioa eta prebentzio-materiala emango dira.
- Eraso sexisten aurkako mahaia koordinatzeko bilera. Abuztuaren 20an, asteazkena, 18:00etan, Kulturgunean.
Berriozarrek bat egin du “Gozatu, partekatu eta errespetatu” kanpaina instituzionalarekin
Helburu berarekin, Udalak bat egin du “Berriozarren, gozatu, partekatu eta errespetatu” kanpainarekin, honako hauek sustatuta:
- Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI)
- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (ISPLN)
- Nafarroako Gazteriaren Institutua (INJ)
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua
Ekimen honen helburua da indarkeria sexistak prebenitzea eta tratu onak sustatzea espazio eta harreman guztietan, bereziki herri-ospakizunetan.