2021eko irailak 26
Berriozarko bizikleten udal aparkalekua Iruñeko sarean sartu da
Urriaren 1ean Berriozarko aparkalekua Iruñeko aparkalekuen sarean sartuko da. Horrek esan nahi du Berriozarren alta emandako edozein erabiltzailek bi udalerrietan erabili ahal izango dituela. Erabileragatiko tasa bera aplikatzen hasiko da, hau da, 2€ hilean.
Aldaketa horien berri emango zaie erabiltzaileei Pverde eta Bizi biziz aplikazioen bidez ere, horiek baitira aparkalekuak erabiltzeko balio duten aplikazioak.
Berriozarko bizikleten udal aparkalekuaren instalazioa karbono-aztarna murrizteko 2030 Agendaren proiektuen barruan dago, eta urrats bat da mugikortasun iraunkorraren aldeko apustuan. Udalak bizikleta erabiltzeak eta ariketa fisikoa egiteak dakartzan onurak nabarmendu nahi ditu, ingurune garbia, segurua eta bizigarria sortuz.