“Berriozarko eskola publikoak 100 urte” izeneko zikloa

“Berriozarko eskola publikoak 100 urte” izeneko zikloa ospatzen ari da Berriozarko Udalak, Oroimen Historiko Batzordeak bultzatuta.
Izan ere, 2021/22 ikasturtean auzo zaharreko eskola eraiki zenetik 100 urte iragan direla baliatuz, ibilbide historiko interesgarri bat egiten ari gara gure herriak bizi dituen hezkuntza-etapa guztietan zehar. Horretan sakontzeko honako ekitaldiak antolatu dira:
– Martxoaren 15 asteartea: MAHAINGURUA: “Eskola Publikoaren bilakaera Berriozarren”, parte-hartzaile hauekin: Imelda Arlegi, Biki Azkarate, Ramo Barrena eta Patricia Zarraluqui. Moderatzailea: Unai Yoldi (kazetaria). 19:00etan Kulturgunean.
– Martxoaren 17 osteguna: HITZALDIA: “Ehun urte hauetako hezkuntza etapa desberdinak”, Txaro Etxetxipia, ikastola eta institutuko irakasle eta zuzendari ohia. 19:00etan Kulturgunean.
– Martxoaren 20 igandea: DOKUMENTALA: “100 urte eskola publikoan Berriozarren”, Ekhiñe Aizkorbek, Asier Iriartek eta Unai Yoldik egina. 19:00etan Mendialdea Eskolaren aretoan.