Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko urtarrilak 14

Berriozarko Mendialdea eskola publikoak 50. urteurrena ospatuko du

Urteurrena ospatzeko, jai eguna antolatu dute urtarrilaren 31rako.

Foto noticia

2025-26 ikasturte honetan Berriozarko Mendialdea Eskolak 50. urteurrena ospatuko du. Horretarako, aurretik hainbat jarduera egingo dira, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak edo jarduera bereziak ikastetxeetan, eta urtarrilaren 31n festa bat egingo da haur zein helduentzako jarduerekin eta herri bazkariarekin.

2026a oso urte berezia da Mendialdea eskolako ikasle eta langileentzat, baina ez haientzat bakarrik, baita familia guztientzat, ikasle ohientzat eta Berriozarko auzokideentzat ere. Izan ere, bost hamarkadatan ikastetxe baten parte izan dira, baina baita udalerriko historiari eta hazkundeari estu lotutako bizikidetza- eta komunitate-gune baten parte ere. Mende erdi hori ospatzeko, herriak jai eguna antolatu du urtarrilaren 31rako.

Eguneko egitaraua 11:00etan hasiko da, eskolan zehar egingo den bisita antzeztuarekin. Ondoren, zumba saioa eta Mendialdea II abesbatzaren aurkezpena izango dira. 12:00etan, ekitaldi nagusia egingo da, eta, horren ondoren, hainbat proposamen kultural eta ludiko egingo dira goiz osoan zehar, hala nola Zirika Zirkusen “Azken Fakirra” ikuskizuna, Musika Eskolako Comboaren emanaldiak, hezkuntza-komunitatearen standak, taloak egitea eta haurrentzako jolasak. 14:30ean bazkari herrikoi batekin amaituko da eguna.

Urtemugak Berriozarko hazkundeari hertsiki loturiko zentroaren ibilbidean ere jartzen du fokua. 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Berriozarko biztanleria handitu zen, jendea hainbat erkidego eta herritatik iritsi izanaren ondorioz. Ordura arte, irakaskuntza gure herriko etxabe eta lokaletan ematen zen, baina gauzak errotik aldatu ziren, Eskualdeko Ikastetxe Mistoa eraiki zenean, 1975/76 ikasturtean inauguratua. Gaur egun, Mendialdea esaten zaio. Hasieratik beretik, Berriozarko eta inguruko herrietako ikasleak joan ziren, hau da, Berriobeiti, Lotza, Nuin edota Untzukoak. 2011tik hona, Mendialdea ikastetxea bi hezkuntza eredutan dago banatua, baina ikaskuntzarako eta bizikidetzarako gune berdina izaten jarraitzen du udalerriko hainbat belaunalditarako.

Egitaraua

Informazio gehiago

Volver arriba