Berriozarko eta Iruñeko Udalen arteko bilera

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak Iker Mariezkurrena Zelaia Berriozarko alkatea hartu du gaur goizean Herriko Etxeko bere bulegoan. Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi delegatuak eta Felix Puyo Rebollo Berriozarko alkateordeak ere parte hartu dute.
Besteak beste, mugikortasun kontuak edota gazteria politikak izan dituzte hizpide bileran. Decathloneko biribilgunearen inguruan bizikletentzako irtenbide seguruak martxan jartzeko aukerak ebaluatu dira. Ideia horren jarraipen gisa, Gipuzkoa etorbiderako oinezkoen eta bizikletazaleen irisgarritasunaren eta hiri-garraioaren hobekuntzei buruzko iritziak ere trukatu dira.
Agustindarren industrialdearen inguruan kokapen bat aurkitzeko ere elkarrekin lan egin nahi dute, disuasio-aparkaleku bat ezartzeko, Iruñean dagoen sarearekin bat egingo lukeena.
Era berean, bi herrietako gazteei zuzendutako programetako kolaborazioak aztertuko dira. Helburua da Berriozarko gazteek eta Iruñeko gazteek, batez ere inguruko auzoetakoek (Buztintxuri, adibidez), bi udalek programatutako jarduera espezifikoez baliatzea.