Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolan izen ematea.
Gure ikastetxean musika prestakuntza 4 urteko haurrekin hasten dugu. Jolasaren eta abestien bidez, ikasle txikienen erritmoa, gaitasun psikomotoreak eta entzumen eta ahots gaitasunak sustatzen ditugu. Izan ere, ikaste prozesua, jolasa eta gozamena uztartzen ditugu.
Geroago, instrumentu ezberdinen ageriko eta ezkutuko ezaugarri guztiak ezagutarazten ditugu: pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, saxofoia, oboea, biolina, akordeoia, trikitia, txistua, zeharkako txirula, klarinetea, tronboia, bonbardinoa, tronpeta, baxu elektrikoa eta bateria.
Profesional tituludunen talde oso bat dugu, irakaskuntzan esperientzia handia duena, eta horietako batzuek euskaraz ematen dituzte eskolak. Gustura hartuko eta lagunduko dute pertsona bakoitzaren onena lortzen.
Bestalde, hauxe izanen da matrikula egiteko epea:
- Oraingo ikasleentzat: maiatzaren 20tik 22ra.
- Ikasle berrientzat: maiatzaren 28etik 31ra.