Berriozarko kirol eta gizarte errezeta
Berriozarko Udalaren eta Berriozarko Osasun Etxearen arteko akordioa, jarduera fisikoa eta osasuna preskribatzeko programa abian jartzeko; Kirol eta Gizarte Errezeta.
Berriozarko Udalak eta Berriozarko Osasun Etxeak Berriozarko kiroldegian jarduera fisikoa eta osasuna preskribatzeko programa, abian jartzea erabaki dute, Kirol eta Gizarte Errezeta.
Programa arrisku kardiobaskularrak, antsietatea, estresa, giharretako gaitz eskeletikoak edo jarduera fisikoa eskatzen duten gaixotasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Pertsona horiek kontsultara joaten dira eta medikuak Kirol- eta Gizarte-Errezeta agintzen die.
Ignacio Yurss Berriozarko Osasun Etxeko zuzendariak adierazi duenez: “jarduera fisikoa proposatu behar diegu gaixoei eta bakardade-egoeran daudenei, sendatze-prozesuaren zati gisa”.
Helburu orokorra Berriozarko pazienteen osasuna hobetzea da, jarduera fisikoa eginez, paziente bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.
Iker Mariezkurrena Berriozarko alkateak adierazi duenez: “Gaixorik dauden pertsonak ariketa fisikoa egitera motibatzea nahi dugu, euren osasun baldintzak hobetzeko ohitura osasungarri gisa”.
Pazientea udaleko kirol-instalaziora joaten da prestatzaile fisikoek jarduera fisikoa egitera bidera dezaten, astean gutxienez 2 edo 3 egunetan eta 10 hilabetez.
Berriozarko Udalak, Berriozarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera, Kirol eta Gizarte Errezetarako abonu sozialak proposatzen ditu, Berriozarko biztanleen ahultasun ekonomiko desberdinak kontuan hartuta. Berriozarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea Kirol eta Gizarte Errezeta programaren erakunde laguntzailea da.
Kirol eta gizarte errezetaren programari buruzko informazio guztia Berriozarko Kiroldegian, Berriozarko Osasun Etxean eta Berriozarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egonen da eskuragarri, bizi-kalitatea irabazi nahi duten pertsona guztien eskura.