Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko azaroak 30

Berriozarko merkataritza eta ostalaritzarako dirulaguntzak onartu dira

Berriozarko Udalak ezohiko dirulaguntza partida onartu du, Berriozarko merkataritza eta ostalaritza babesteko, 15.000€ko zenbatekoarekin.

Diru-hornidura honekin, udalbatzak beste Administrazioek herriko merkatari eta ostalariei eskainitako laguntzak osatu nahiko lituzke, COVID-19ak eragindako lokalen itxierak edo laneko bajek sortutako diru-sarreren gabeziak arindu asmoz.

Neurri hauek, Udalak landutako kontingentzia planaren baitan sartu dira, bizi dugun osasun-krisiaren hasieran martxan jarritako Berriozarko berraktibatze sozioekonomikoren proiektua oinarri hartuta. Berriozarko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen babesa du, bai eta Udaletxeko udal-talde guztiena ere.

Dirulaguntza eskatzeko epea: 2020ko abenduaren 1etik abenduaren 28ra bitarte. Modu presentzialean egin daiteke Berriozarko Udaleko Erregistro Bulegoan 08:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian edo Berriozarko Udaleko web guneko Erregistro Elektronikoaren bitartez.

Deialdia ikusi.

Eskabidea.

Volver arriba