2020eko abenduak 2
Berriozarko Musika Eskola: abenduko kontzertuak
Berriozarko Musika Eskolako kontzertuen datak: abenduak 9 (hastapena), 16, 17, 18, 21 eta 22.
Berriozarko Entzunaretoan eskainiko dira eta sartzeko ezinbestekoa izanen da aurretik gonbidapena eskuratzea.
Covid-19 garaian Entzunaretoko edukiera ehun eta hogei eserlekura murriztu da. Parte hartzen duten ikasleei hiruna gonbidapen emanen zaizkie. Gainerako gonbidapenak atezaindegian eskatu ahalko dira kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik.
Kontzertuak:
- Abenduak 9, asteazkena, 18:00etan: Musika Hastapena
- Abenduak 16, asteazkena, 18:30ean: Taldeak eta Musika Elkarteak
- Abenduak 17, osteguna, 18:30ean: Taldeak eta Musika Elkarteak
- Abenduak 18, ostirala, 18:30ean: Taldeak eta Musika Elkarteak
- Abenduak 21, astelehena, 18:30ean: Taldeak eta Musika Elkarteak
- Abenduak 22, asteartea, 18:30ean: Taldeak eta Musika Elkarteak