2022ko abenduak 2
Berriozarko Musika Eskola: Abenduko Kontzertuak

Musika Eskolaren kontzertuak abenduaren 14, 19, 20 eta 21ean izango dira.
Berriozarko Entzunaretoan eskainiko dira. Sartzeko ezinbestekoa izanen da gonbidapena eskuratzea.
Parte hartzen duten ikasleei hiru gonbidapen emanen zaizkie familiarentzat, eta gainerako gonbidapenak eskolazaintzan geldituko dira kontzertuak hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izateko.
Kontzertuak:
- Asteazkena 14, 18:00etan: Musika Hastapena
- Astelehena 19 19:00etan: Talde kolektiboak eta Musika Taldeak
- Asteartea 20 19:00etan: Talde kolektiboak eta Musika Taldeak
- Asteazkena 21 19:00etan: Talde kolektiboak eta Musika Taldeak