Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko maiatzak 25

Berriozarko Musika-Eskolan izen ematea

Bizitzen ari garen garaia arraroa bada ere, Musika Eskolak ez du utziko 35 urtetik hona egin duena alda dadin.

Gure ikastetxean musika prestakuntza 4 urteko haurrekin hasten dugu. Jolasaren eta abestien bidez, ikasle txikienen erritmoa, gaitasun psikomotoreak eta entzumen eta ahots gaitasunak sustatzen ditugu. Izan ere, ikaste prozesua, jolasa eta gozamena uztartzen ditugu.

Geroago, eskolak eskaintzen dituen instrumentuen ageriko eta ezkutuko ezaugarri guztiak ezagutarazten ditugu: pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, saxofoia, oboea, biolina, akordeoia, trikitia, txistua, zeharkako txirula, klarinetea, tronboia, tronpeta, baxu elektrikoa eta bateria.

Eskolako irakasleak tituludunak eta esperientzia handikoak dira. Zuei harrera egiteko prest daude eta zuen onena ateratzen lagunduko dizuete.

Musikara hurbiltzeko erreztasuna emateko asmoz, Mendialdean ere ikasgela desplazatua badago, instrumenturako sarbidea 7 urtetik aurrera. (Mendialdea Inskripzio orria behean).

Oraingo ikasleek matrikula maiatzaren 25etik 29ra eginen dute (aldez aurretik posta elektronikoz bidalitako inskripzio orria bete behar dute eta modu berean erantzun). Ikasle berriek ekainaren 1tik 12ra eginen dute matrikula.

Hona hemen matrikulatzeko agiria. Bete eta gero helbide honetara bidali: musica@berriozar.es

Inskripzioa

Mendialdea inskripzio orria

Volver arriba