Berriozarko saltoki txikien eta ostalaritzaren aldeko kanpaina
Berriozarko Udalak eta Berriozarko Merkatarien Elkarteak herrian bertan erosteko ohitura sustatu nahi dute. Tokiko merkataritza hurbilak neurrira egindako zerbitzua ematen du, gertuko produktuak eskaintzen ditu eta Berriozarko jardueretan parte hartzen du. Merkataritza mota hori suspertzeko hurbileko saltokietan kontsumitzearen aldeko hainbat kanpaina eginen dira; hots, Berriozarko merkataritza bultzatzeko ekimenak izanen dira.
Ildo horretan, Udalak eta herriko merkatariek, martxoaren 17an egindako bileran, elkarlanean lan egiteko borondatea berretsi zuten eta Berriozarko Merkatarien Elkartea gune bultzatzailea izatea adostu zuten. Beraz, dei egin zuten elkartea indartzeko; alde batetik, informazioa emanez eta kideak egiteko kanpaina zabalduz eta, bestetik, herritarrei jarduerak proposatuz.
Merkatari interesdunek Uxue Frutadendako Cristinarekin hitz egin dezakete (Etxaburua 12), baita Arroxalin Loradendako Ainhoarekin ere (Etxaburua 8).