Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko urriak 23

Berriozarko Udalak 1940ko San Kristobal gotorlekuko erroldaren kopia bat eman dio Nafarroako Memoriaren Institutuari

Foto noticia

Fermin Ezkieta Yaben ikertzaileari esker, Antsoaingo Zendeako Artxiboan San Kristobal gotorlekuari buruzko karpeta bat aurkitu da, 1940ko Udal Erroldaren Kutxaren barruan zegoena.

Dokumentazioa hirurogeita zazpi orrik osatzen dute, une horretan Gotorlekuan zeuden pertsona guztien datuekin: espetxeetako funtzionarioak, goarnizio militarra (osotra 145, ofizialak eta tropak batuta), kapilaua, zortzi erlijioso eta 1.977 preso.

Fitxa horiek, gainera, espetxetik igaro ziren preso berrien datuak eskaintzen dituzte, eta haien adinari, lanbideari, egoera zibilari, jaioterriari eta auzotasunari, edo alfabetatzeari (irakurri/idatzi) buruzko informazio gehigarri garrantzitsua ere ematen dute.

Administrazioen arteko lankidetzari esker, kopia azkar digitalizatu eta entregatu ahal izan da hain informazio baliotsuarekin, eta Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsera ere igaroko da.

Volver arriba