Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko ekainak 9

Berriozarko Udalak bere irudi korporatiboa eguneratu du

Berriozarko Udalak irudi korporatibo berria sortu du, bai eta erabiltzeko eta aplikatzeko eskuliburu bat ere, egungo logotipoa eguneratzeko, irudia modernizatzeko eta euskarri eta tamaina guztietara egokitzeko, bai inprimatuetara, bai digitaletara.

Foto noticia

Berriozarko Udalak irudi korporatibo berria sortu du, bai eta erabiltzeko eta aplikatzeko eskuliburu bat ere, egungo logotipoa eguneratzeko, irudia modernizatzeko eta euskarri eta tamaina guztietara egokitzeko, bai inprimatuetara, bai digitaletara.

Historikoki, Berriozarrek Antsoain Zendea zenaren armarria erabili izan du, ondoko Berriobeiti eta Antsoaingo herriekin irudia partekatuz. 1997an, Berriozarko Udalak irudi berri bat diseinatzeko lehiaketa bat antolatu zuen. Luis Canentoren proposamena izan zen irabazlea, eta break irudikatu zuen orain arte erabili den armarria.

Berriozarko auzokideekiko komunikazio instituzionala hobetzearen barnean, Udalak irudi korporatiboa berritu du berriki. Logotipoa Jaione Mariñelarena diseinatzaile grafikoaren lana da.

Imagotipoak armarri tradizionalaren elementuak mantentzen ditu, hala nola, 8 suak, sortu zen unean herrian bizi ziren zortzi familien sinboloa, edo arkumea, Antsoaingo Zendearen bereizgarria eta Berriozarrek Zendearekin historikoki izan duen lotura sinbolizatzen duena. Gainera, irudia udalerriaren izenarekin bakarrik agertzen da, eta, horrela, logotipo askoz bisualagoa, sinpleagoa, erraz identifikatzeko modukoa eta egungo komunikaziora egokitua sortzen da.

Une horretatik aurrera, eta pixkanaka-pixkanaka, irudi berriak lehendik zeuden bitartekoen irudi zaharra ordezkatuko du, eta diseinu berri guztietan eta udal-seinaleetan erabiliko da.

Logo Berriozar_horizontal color

Logo Berriozar_horizontal negro

Logo Berriozar_horizontal blanco

Logo Berriozar_vertical color

Logo Berriozar_vertical negro

Logo Berriozar_vertical blanco

Volver arriba