Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko uztailak 7

Berriozarko Udalak eta AFAN elkarteak hitzarmena sinatu dute

Berriozarko Udalak eta AFAN elkateak (Alzheimerra eta bestelako dementzia duten pertsonen senideen Nafarroako elkartea) 2021. urteko hitzarmena sinatu dute.

AFAN irabazteko asmorik gabeko elkartea da, senitartekoen ekimenez 1990ean sortua. Alzheimerren gaitza edo beste dementziaren bat duten pertsonen familiei ematen die arreta, helburua baitu senitartekoen eta erien bizi-kalitatea hobetzea.

Hitzarmenean jasota dauden ekintzak:

  1. Berriozarren adinekoekin lan egiten duten profesionalei prestakuntza ematea.
  2. Autonomia eta Senitartekoen Atsedena Sustatzeko Berriozarko Programako erabiltzaileen senitartekoentzako prestakuntza eta laguntza.
  3. Berriozarko biztanleen sentsibilizazioa.
Volver arriba