Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko apirilak 1

Berriozarko Udalak “Francisca Setuain” bekaren deialdia egin du bere historia ikertzeko

Foto noticia

Berriozarko Udalak “Francisca Setuain” izeneko bekaren deialdia publikatu du, 3.000 eurokoa

Bekaren helburua Berriozarko bilakaera historikoa aztertuko duen ikerketa bat argitaratzea da, eta  1960tik XXI. mendeko hasiera bitarteko epean kokatuko da bereziki. Horretarako, herriaren eraldaketa eragin zuten funtsezko gertakariak jaso beharko ditu, 300 biztanle baino ez zituen garaitik Nafarroako hamar udalerririk jendetsuenetako bat bihurtu artekoa.

Parte-hartzaileek urte oso bat izanen dute lana burutzeko.

Eskakizunak non aurkeztu:

Interesdunek Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu dezakete eskabidea.

Aurkezteko epea:

Apirilaren 1etik maiatzaren 2ra.

Deialdia ikusi

Volver arriba