Berriozarrek 9 499 316 euroko aurrekontua onartu du 2025erako
Berriozarko Udalak 2025eko udal aurrekontuak onartu zituen asteazkeneko osoko bilkuran. Guztira, 9.499.316 euro dira, %8 inguruko igoera supozatuz 2024ko kontuekin alderatuta. Udalak kulturarekin eta kirolarekin duen konpromisoa indartu du, arlo horietan egindako inbertsioa %6,5 eta %11,8 handituz, hurrenez hurren.
Datorren urteko aurrekontuek 50.000€ jantoki komunitario bat martxan jartzeko, 300.000€ udal futbol zelaiko instalazioak hobetzeko, 127.000€ etxebizitzen birgaitzerako eta gazteei zuzendutako alokairu-laguntzentzako, 52.000€ trantsizio energetikorako, 200.000€ Gipuzkoa etorbideko amabilizazio proiekturako eta 72.000€ komunikazio plana garatzeko erabiliko ditu. Mendialdea hezkuntza zentroetan hainbat obra egingo dira, ia 200.000 eurorekin. Diru kopuru hauek, udal zerbitzuak hobetu eta herritarren beharrak asetzea dute helburu.
2025eko inbertsio nagusiak Iruñalde Adinekoen Zentroan, Errota haur parkean, Liburutegian, Memoria Historikoan eta kirol instalazioen hobekuntzan oinarrituko dira.
Aurrekontuak aldeko 13 botorekin (EH Bilduren 9, PSN-PSOEren 3 eta Contigo-Zurekin taldeearen 1) eta kontrako 4rekin (UPNren 2 eta PPren 2) onartu dira.