2016ko urriak 20
Berriozarrek Ennecorekin bat egin du
Raul Maiza Berriozarko alkateak sinatu du Nafarroa Bizirik Fundazioarekin egindako lankidetza hitzarmena. Hitzarmen horren bitartez “Enneco, haritzaren memoria” proiektua laguntzeko konpromisoa hartu du.
Enneco proiektua aurrera doa hainbat herritar, kolektibo eta instituzioren parte hartze eta konpromisoari esker. Uztailean, lehen harria jartze ekitaldiaz geroztik, auzolanean aritu dira Euskal Herri guztiko hainbat boluntario. Hil honetan Enneco murala eta informazio panelak jarriko dituzte eta datorren hilean lehen estalpea eraikitzen hasiko dira.